Ir a Portada
  • Español
  • Català
  • Euskara
  • Galego
  • Valencià
Hasiera » Kode Etikoa
Kode Etikoa
Kode Etikoa

Mutua Korporazioaren Kode Etikoa

Mutua Korporazioa Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitate elkartea da, eta ondorengo kideak biltzen ditu: MUTUA DE ANDALUCÍA Y DE CEUTA (CESMA); IBERMUTUAMUR; MAC MUTUA DE ACCIDENTES DE CANARIAS; MC MUTUAL; MUTUA GALLEGA; MUTUALIA; SOLIMAT Y UNIÓN DE MUTUAS.
Mutua Korporazioaren kode etikoak korporazioaren eta bere kideen izaera eratzen duten printzipioak zein balioak jasotzen ditu. Era berean, helburuak lortzeko zein bide jorratu ere zehazten du. Konpromiso publiko horretan, gure elkarrizketarako jarrera eta interes talde guztiekin dugun lankidetza jasotzen dira. Era berean, gure solaskideen artean konfiantza sorrarazteko tresna ere bada; batetik, gure sinesgarritasuna eta izen ona sendotzeko, eta, bestetik, bereiziko eta elkartuko gaituen kultura komuna sortzeko.
Mutua Korporazioak eta berori osatzen dugun mutualitateok geure erakundeen balio eta irizpide etikoak zainduko ditugu. Hala, gizarte erantzukizuneko kulturaren garapen ildoak markatuko ditugu mutua bakoitzean, eta, halaber, kode hau osatzen duten printzipioak eta balioak ere bai.

GURE ERABAKIAK ETA JARDUERAK GIDATZEKO PRINTZIPIOAK

LANKIDETZA

Lankidetza ezinbestekoa da korporazioko mutualitate bakoitzak bere identitate eta nortasun juridikoa mantentzen dituen ereduaren barruan.
Lankidetza eta elkarlana posible dira, baldin eta baliabideen administrazioan eraginkortasuna eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzen dituen kudeaketa eredu beretik abiatzen bagara guztiok.
Lankidetzari esker, ahaleginak, ezagutzak eta esperientzia batuko ditugu, baliabideak eta zerbitzuak bateratuko ditugu; guztia ere gure jarduerak garatzeko eta korporazioko mutualitate bakoitzean babesturik dauden herritarren osasun eta lan baldintzak hobetzeko. Sinergiak sortzeko, lankidetza oinarri-oinarrizkoa da.

KALITATEA

Erabateko kalitatea da gure jarduerako lehen printzipioa, eta hori  mutualitate bakoitzaren zerbitzuak eta prestazioak kudeatzean ikusten da. Hala, gure langile babestuen osasun egoera bermatuko eta hobetuko ditugu, baita haien segurtasuna eta laguntza ere. Era berean, arriskuak ekidingo dizkiegu eta lanerako giro osasungarriak eta seguruak erraztuko dizkiegu.
Mutua Korporazioaren arabera, kalitatea ulertzeko ezinbestekoa da etengabeko hobekuntza, eta bide horretara eraman du kudeaketa eredua. Halaber, giza baliabide eta baliabide tekniko onenak txertatu ditugu, enpresa mutualisten eta korporazioko mutualitateek babestutako langileen beharrizanak asetzeko.

KONFIANTZA

Mutua Korporazioaren eta berori osatzen dugun mutualitateon iritzian, funtsezkoa da konfiantzazko harremanak ezartzea gure jarduerak garatzeko eta geure arteko barne kohesioa lortzeko.
Konfiantzari esker, gure intereseko taldeek jakingo dute errespetatuko ditugula gure konpromisoak eta erantzun egokia emango diegula, bai betetzen dugun gizarte funtzioari, bai guztiekin hartuta ditugun obligazioei.
Gure jardueran inplikatuta dauden talde guztientzat ahalik eta onura handiena ekarriko duten jokaerak aldeztuko ditugu, berorien konfiantzari eusteko.

GURE EZAUGARRI DIREN BALIOAK

ZERBITZU BOKAZIOA

Erabakietan eta jokaeretan, Mutua Korporazioak enpresa mutualisten eta mutualitate bakoitzak babestutako biztanleriaren premiak eta itxaropenak asetzea bilatuko du, baita gure enplegatuenak ere. Geure gain hartuko dugu korporazioko mutualitateetako pertsona guztiek bete beharreko konpromisoa dela hori.
Gure zerbitzu bokazioa aintzat hartuta, harremanetan gauden pertsonekin tratu onbera, errespetuzkoa eta txeratsua izango ditugu.

HURBILTASUNA

Gure jokaerak hurbilekoa eta zalua izan nahi du: hurbilekoa, lurraldearen ikuspuntutik, Mutua Korporazioaren eraketa dela eta, bere erroei eusten baitie Korporazioa osatzen duten zortzi mutualitateetako bakoitzaren esparru geografikoan; hurbilekoa, biztanleria babestuarekin eta enpresa bazkideekin; eta hurbilekoa, orobat, korporazioko erakundeekin eta beroriek osatzen dituzten pertsonekin.

ERRESPETUA

Mutua Korporazioak, bere jardueretan, pertsonen duintasuna errespetatuko du; horretarako, iritzi guztiak entzungo eta balioetsiko ditu. Gainera, aukerak egiterakoan, gizabanakoaren askatasunari zor zaion errespetua zainduko dugu. Hala, erabat bermatuta izango dituzte gurekin harremanetan daudenek tratu eta aukera berdintasuna; pertsonaren egoera ekonomikoa; adin, jatorri, erlijio, sexu edota bizitokiagatik diskriminaziorik eza; eta guztiei irizpide objektiboak eta inpartzialak aplikatuko dizkiegu jarduera guztietan.

LEIALTASUNA

Leialtasuna, zintzotasuna eta Mutua Korporazioaren barruan hartutako konpromisoak zorrotz betetzea ezinbestekoak dira korporazioaren helburuak lortu nahi baditugu. Pertsonen mutualitatearenganako leialtasuna eta korporazioko gainerako mutualitate eta pertsonekikoa, gardentasuna eta komunikazioa gure eguneroko lanaren oinarri izango dira. Leialtasunak erraztu egingo du korporazioaren garapenean eta bere balioetan inplikatzea.

TALDE LANA

Mutua Korporazioko mutualitateen identitate eta nortasun juridikoari eusteak balio berezia ematen dio talde lanari, horietako bakoitzaren barruan ere garrantzi handikoa izanik. Pertsona guztien elkarlanari eta inplikazioari esker lortuko dira korporazioaren helburuak; guztiek ere ezagutzak zein ahaleginak partekatuz eta, sistematikoki, era koordinatuan jardunez.

GARAPEN PROFESIONALA ETA PERTSONALA

Mutua Korporazioaren aktibo garrantzizkoena bere pertsona taldea da. Pertsonen laneko inplikazioa eta konpromisoa lortzeko, berorien trebeziak, gaitasunak eta ezagutzak garatuko ditugu. Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeak kalitateko lan giroa erraztuko du. Gure profesionalak pozik baldin badaude errazago beteko dituzte beren obligazioak, eta, hala, kalitate hobeko zerbitzua eskainiko dute.

BERRIKUNTZA

Mutua Korporazioak berrikuntzaren, aldaketaren eta aurrerapenaren alde egiten du gure eguneroko kudeaketan eta gure zerbitzuen hobekuntzan.
Prestakuntzaren, garapen teknologikoaren eta sormenaren aldeko etengabeko apustuan nabarmenduko dugu berrikuntza, bai sortzen diren arazoak ebazterakoan, bai erronka berriak geure gain hartzen ditugunean. Ezagutzara eta lankidetzara irekita egoteak gure intereseko taldeen itxaropenei erantzuteko aukera emango digu.

KONPROMISO ETIKOA

Mutua Korporazioak profesionalki, erantzukizunez, errespetuz, zintzo eta garden jokatuko du. Honela ulertzen dugu erantzukizuna: gure kudeaketan, legezko obligazioetatik harago joanez, ekonomia, gizarte eta ingurumen kezkak borondatez, aktiboki eta erabaki sendoz bateratzea.
Mutua Korporazioak eta berori osatzen duten mutualitateek hitz ematen dute etikaren eta gizarte erantzukizunaren kultura zabalduko dutela, batetik, laneko osasuna eta prebentzioa sustatzeko eta, bestetik, osasun eta laguntza sistema iraunkorrak, bidezkoak eta eraginkorrak garatzeko.

GURE KONPROMISOAK

Kode hau ekintzara bideratua dago, eta Mutua Korporazioaren zein berori osatzen duten erakundeen jokabidea inspiratu nahi du. Eguneroko jardunean eraginkortasunez aplikatuta garatuko da, ondorengo konpromiso hauen arabera:

© Corporación Mutua, entidad mancomunada de M.A.T.E.P.S.S. nº 68. Todos los derechos reservados.