Ir a Portada
  • Español
  • Català
  • Euskara
  • Galego
  • Valencià
Hasiera » Berrikuntza eta ikerketa
Berrikuntza eta ikerketa
Berrikuntza eta ikerketa

Laneko Osasunaren Ikerketa Zenoa (CISAL)

Laneko Osasunaren Ikerketa Zentroa (CISAL) MUTUA KORPORAZIOAK, Pompeu Fabra Unibertsitateak eta Lan, Ingurumen eta Osasunerako Institutu Sindikalak batera eginiko jarduera da. CISALen helburu nagusia Espainiako zein nazioarteko erreferentziako zentro bilakatzea da, langileen eta enpresen laneko osasunari eragiten dieten arazoak aztertzeko arloan.

CISALen ikerketa-jardueraren muina laneko osasunari gehien eragiten dioten gaiak dira, hala nola laneko baldintzak, laneko osasunaren arloko desberdintasunak, osasunari eragindako kalteak eta laneko segurtasun- eta osasun-politikak. Ikerketa-programak honako eremu hauetan biltzen dira:

Mutua Korporazioa, CIDET proiektua gauzatzen ari da Carlos III.a Osasun Institutuarekin eta Alcalá de Henareseko Unibertsitatearekin batera. Proiektuaren xedea laneko medikuntzaren arloan osasun-teknologiarekin eta IKTekin loturiko I+G+B jarduerak bultzatzea da.

Mutua Korporazioak, EHUk eta NISA Valencia al Mar ospitaleak BioTrak softwarea garatu dute elkarrekin. Errealitate birtualean du oinarria mugimendu-errehabilitaziorako eta errehabilitazio kognitiborako software integral horrek, eta hainbat patologiaren ondorioz gutxituta geratu diren edo erabat galdu diren zenbait funtzio entrenatzeko eta errekuperatzeko ariketa-multzoa biltzen du.

© Corporación Mutua, entidad mancomunada de M.A.T.E.P.S.S. nº 68. Todos los derechos reservados.