Ir a Portada
  • Español
  • Català
  • Euskara
  • Galego
  • Valencià
Hasiera » Albisteak
Albisteak
Albisteak


2009/02/10ko (asteartea) prentsa oharra

Izendapena

Ramón Boixadós, Mutua Korporazioko lehendakari berria


(Madril, 2009ko otsailaren 9a.) Mutua Korporazioak , herrialdeko lehenengo mutua taldea eta mutuen sektoreko lehenengo erakunde mankomunatuak, Ramón Boixadós izendatu du erakundeko lehendakari. Erakundearen azken batzar orokorrean egin zen izendapena, Madrilen, urtarrilaren 21ean. 2010eko urtarrilera arte izango da Boixadós lehendakari. Batzar horretan bertan, Miguel Valls MC MUTUALeko lehendakaria Mutua Korporazioko lehendakariorde izendatu zuten.

Ramón Boixadós Ibermutuamurreko lehendakaria da , eta industria ingeniaritzan doktore egin zen Bartzelonako Industria Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan. RENFE eta Exel (Iberia) Grupo SL enpresetan lehendakari izan zen eta Villa Olímpica, Nova Icaria eta Bedaux Españolako kontseilari delegatu ere izana da. Horrez gain, kontseilari da Bartzelonako Port Olimpic-en, Lausanne-ko Museo Olinpikoaren Patronatuan, EDS España-n, FECSAn, Roland Berger-en eta Schneider Electric España-n, besteak beste. Gaur egun, hemen aipatutako karguez gain, Gala-Salvador Dalí fundazioko lehendakari ere bada.

Boixadós Mutua Korporazioko bigarren lehendakaria da eta Urtsa Errazti , Mutualiako lehendakariaren ordezkoa da. Lehendakariak txandaka izendatzen dituzte erakundea osatzen duten mutuek urtean behin. CESMA (Ceutako Mutua- SMAT), IBERMUTUAMUR, MAC- Kanarietako istripuen mutua, MC MUTUAL, MUTUA GALLEGA, MUTUALIA, SOLIMAT, eta UNIÓN DE MUTUAS dira erakundea osatzen duten mutuak.

Mutua Korporazioa herrialdeko lehenengo mutua taldea da zerbitzu sareei dagokienez, 340 zentro baititu herrialde osoan. Gizarte kotizazioen bilketari dagokionez, berriz, bigarrena da. Gainera, 437.000 enpresa kide ditu eta hiru milioi eta erdi langileri eskaintzen die estaldura .

Gaia: Ramón Boixadós, Mutua Korporazioko lehendakari berria
Harremanetan jartzeko:
Araceli de Blas: 609 310 885 comunicacion@servimedia.es

Albiste indizea



Kazetarientzako prentsa kontaktua

Posta elektronikoa comunicacion@corporacionmutua.com


Mutua Korporazioa markaren irudia (PDF eta EPS)

Imágen de la marca Corporación Mutua en PDF Imágen de la marca Corporación Mutua en EPS

 

© Corporación Mutua, entidad mancomunada de M.A.T.E.P.S.S. nº 68. Todos los derechos reservados.