Mutua Korporazioa Gizarte Segurantzako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen hainbat mutualitate bateratzeari esker sortu da (MUTUA DE ANDALUCÍA Y DE CEUTA-CESMA, IBERMUTUAMUR, MAC-MUTUA DE ACCIDENTES DE CANARIAS, MC MUTUAL, MUTUA GALLEGA, MUTUALIA, SOLIMAT y UNIÓN DE MUTUAS-UNIMAT), Hain zuzen ere bat-egite horren emaitza da mankomunitate hau, baliabideak eta bitartekoak koordinatu eta bateratu egiten dituena.
Estatuko mutualitate talde nagusia gara eta, alde horretatik, gurekin bat egindako enpresen eta babesturiko langileen eskura jarri ditugu sektoreko bitartekoak, baliabideak eta asistentzia zentro, anbulatorio eta ospitale garrantzitsuenen sarea.
Erakunde berri honek bateratu egin ditu lan istripuak, gaixotasun profesionalak eta kontingentzia arruntak kudeatzeko ahaleginak, bitartekoak, baliabideak eta eskarmentua, bai osasun asistentzian, bai prestazio ekonomiko eta sozialetan, zein enpresetako lan arriskuak aurreikusten eta laneko osasuna hobetzen.